Antolamendua eta egitura
Gobernu Organoak
Eskola Kontseilua. Ordezkaritza-organo gorena
Gaur egungo eskolaren zuzendaritza eta antolamendua demokratikoak dira. Egin beharra, partaidetza ahalbidetzen dituzten organoen bitartez bideratzen da. Organo horiek berezko zereginetaz eta komunitatearekiko harremanetaz arduratzen dira.
Eskola gobernatzeko banakako organoekin batera (zuzendaria, ikasketa burua eta idazkaria) organo bilduak ditugu: klaustroa eta eskola kontseilua . Organo horiek guztiak aipatutako eskola kontseiluan elkartzen dira, azken hori baitugu haren ordezkaritza organo gorena .
Hamabost gurasok, hamabi irakaslek (zuzendaritza taldea derrigor hartu behar duela parte), langile ez irakasle batek eta udaleko ordezkari batek osatzen dute eskola kontseilua.
Eskola gobernatzeko eredu demokratiko horren aitzindaria II. Errepublikan (1.931/36 bitartean) daukagu. Garai hartan lehenengo kontseiluak sortu ziren, gero 1.936. urtean, gerra zibilaren ondorioz desagertu zirelarik.
1.940/.. tartean demokrazia gabeko ereduak gobernatu zuen eskola. Hasiera hasieratik erregimen kontsignak transmititzeko erabilia gero, diktadura bukatzear dagoela, Hezkuntza Lege Orokorrak (1.970) aldatzeko prest dagoen gizartea isladatzen du. Garai hartan giza talde askok hezkuntza eta eskola demokratiko aldarrikatzen zuten. LOECE (1.980) eta LODE (1.985) legeekin Hezkuntza sistema bera eta ondorioz hezkuntza instituzio guztiak askatasuna , berdintasuna eta parte hartze bizia printzipioetan oinarritzen direla onartzen da. Horrek Eskola Kontseiluak birsortzea dakar.
Eskola kontseiluko batzordeak
Elkarbizitzarako batzordea, euskara batzordea, ekonomia batzordea, jantokia batzordea eta seguritate eta higiene batzordea ditugu kontseiluaren egin beharrak bideratzeko taldeak. ROF ( Barneko Funtzionamendurako Arutegia) delakoak, Euskal eskola publikoaren legeak dioenez (1.993) Eskola Kontseilua eta horrek dituen batzordeen funtzio eta eskumenak zehazten ditu.
Gurasoek eta irakaslegoak gure haurtzaroaren hezkuntzaren ardura dugu.
Ikastetxea berak eta haren antolamendurako ereduak laguntzeko, elkarrekin gestionatzeko eta beraz gure haurren hezkuntzaren ardura konpartitzeko bideak eskaintzen ditu. horrek erantzunkidetasuna dakar.
Eskolako hezkuntza proiektuetan gurasoen parte hartze zabal eta arduratsua onartzen da.
Eskola gobernatzeko organoetan gurasoek eta irakaslegoak ardurak konpartitzen dituzte, elkarlehian sartu gabe.
Eskolaren antolamendua gurasoek eta irakaslegoak konpartitzen dituzten balioetan oinarritzen da.
Eskolaren antolamendua oinarrizko hiru eremutan eratzen da:
Eskola giza egitura handiagoen parte da. Haiengan izaten du eragina eta haiena jaso egiten du. Pertsonak elkar loturik dauden hainbat esparru ezberdinetan garatzen gara. Egungo eskolak, haren egin beharren artean, esparru horien arteko loturak eta harremanak ahalbidetzeko lana bere egin behar du. Horrek ere haurren garapenerako mesedegarria izango delakoan.
Eskolak moldatu behar ditu ikasleak dituen inguruarekiko harremanak. Hazkundea eta, beraz, ikasteko eremu berrietara heltzeko gaitasuna prozesu horren gidariak dira. Eskolaratzea eta eskolarekiko hasierako moldaketa (etxe eremutik eskola eremura), eskolaren espazioen eta denboraren antolamendua ezagutu eta barneratu garrantzitsuak dira oso. Familia eta eskolaren arteko elkar ezagutza eta harremana beharrezkoak badira beti, ikasleak hazten diren heinean aldatuko da (dira). Urteak aurrera joan ahala auzoa, herria eta espazio naturalak ezagutzeko irteeren bitartez ikaslea inguruarekin harremanetan sartuko da. Harreman horietatik bere garapenerako baliagarriak izango diren esperientziak eta, ondorioz, ezagutza bereganatuko du.
Espazio horiekin guzti horiekin (gizartezkoa, kulturala, natura...) izandako harremanak jakinmina sortzeaz gain, begirunea eta inguru horietako partaideak izatearen sentimendu garatu behar du.
Ikas- irakats prozesua errealitatean murgilduta dago. Ezinbestekoa da, beraz, eskolak ingurumarian dauden ikastetxe zein herriko taldeekin harreman estua izatea.