Elkarbizitza
Aurten guztion partaidetzaz sortu dugun ELKARBIZITZAREN DEFINIZIOA honako hau da:
Elkarbizita estamentu ezberdinen arteko errespetu eta komunikazio jarrerak izatean
datza bakoitzari dagokion errola kontutan harturik, baita gatazken tratamendua
eta bizitzeko oinarrizko arauak adostuz.
Elkarbizitza Positiboak errespetuan eta komunikazioan ez ezik, enpatia, lankidetza
eta elkartasunean ditu oinarriak.
Bestalde, gatazkak beti izan dira gizakiari datxekion ezaugarria, beraz ikasi
behar dugu gatazken tratamendutik ondorio positiboak ateratzen .
Gure elkarbizitza utopikoa definitzean, estamentu ezberdinengandik espero dugu:
Ikasleengandik:
- Arduratsuak eta adeitsuak (errespetutsuak) izatea.
- Bizitzarekiko eta lanarekiko jarrera positiboa izatea.
- Ikasnahia adieraztea.
Irakasleengandik:
- Errespetuzko elkarbizitza eta elkarrizketa erraztea.
- Lan kooperatiboa egitea.
- Inplikazioa lanean
Eskolako langileengandik:
- Beraien lana baloratzea.
- Arazoak bideratzeko ahalik eta hoberen behar den inplikazioa.
- Jantokiko langileei bereziki HHk hiruhilean behin koordinazioa
- LH1Z. ikasleen agenda erabiltzea.
Familiengandik:
- Eskolarekiko konfidantza eta errespetua.
- Elkarlanean aritzea.
- Erantzukizunen partaide izan daitezela.