Historia

"La Cruz" eskola graduatuak

Eskolak 1.912ko irailaren 23an, Galdakaoko jaietan, inauguratuak izan ziren. Dr. Gandasegi apezpikuak bedeinkatu zituen Mario Camiñak, arkitektuak diseinatutako eskola graduatu berriak. Graduatua izatea eskolaren ezaugarri nagusia dugu. Graduak, mailak, ezartzen ziren lehen hezkuntzan,hots, ikasleak adinen arabera elkartzen ziren gradu=maila bakoitzak irakasle bat zuelarik. Hasieran bi gradu baino, ez ziren ezarri . Geroago, bost gradu ezarri ziren mutilentzat. Neskentzat, aldiz, lau. Eskola programak irakasleen esku zeuden eta, esate baterako, goi graduan neskentzako programan matematika eta zientziak arloak sinplifikatzen ziren sukaldaritza eta jantzigintza irakasgaiei lekua egiteko.

XX. mendearen hasiera zen , industrializazio prozesua gori gorian zegoen. Hezkuntzaren aldeko ahaleginak giza hobekuntzaren adierazgarria da eta horrek, nolabait, eskola eraikuntzatan isladatua izan da. Horra hor, gure eskolarena, Galdakaoko erdigunean eraikia eta arkitektonikoki oso estimatua. Hau den hau auzo eskolen eraikuntzak gutxietsi gabe. Hormarriz egindako eraikuntza horiek gure landa paisaiaren elementu bilakatu dira ( Bengoetxe- 1.921, Erletxes- 1.923, Bekea-1.931 eta Usansolo eskolak 1.921736 tartean eraikiak).

Eskola publiko horiek guzti horiek udalaren babesarekin eraiki ziren eta, beraz, udalarenak dira.

XX. mende hasieran, gehiengoren bat alfabetatu gabe zegoela, Galdakaoko herriak populazioren kultura maila igotzeko apustu sendoa egin zuen.

II. Errepublikaren aldarrikapena

Irakaskuntza da, dudarik gabe, errepublikaren eraldaketen izarra. Derrigorrezkoa, neska eta mutilen eskola, laikoa eta giza elkartasunaren ideietan oinarrituko da orduko eskola. Bizkaian erlijio eta laizismoaren arteko gatazka bizia izan zen oso. Maisuak gurutze eta erlijio irudiak kentzera behartuak izan ziren.

- “osasuna!- oihu egiten genuen- errepublikako banderarekin jantzita zegoen askatasunaren estatua baten aurrean – diote Javier, Begoña eta Estebanek-( Gandasegiko ikasle ohiak) Ondoren, ormatan eskegita zeuden konstituzioaren hainbat artikulu irakurri behar izaten genuen”.

 

1936. urtean soldaduek hartzen dute eskola

Mahaiak zerraldoak egiteko erabili zituzten. Galdakaotik alde egin behar izan zituzten umeek, gerrako umeak, urte haietako zarradaren sinbolo lez gorderik dago herri honen oroimenean. Eskolak, sarraskiaren testigu mutua, zabaldu zituen ateak berriro 1939. urtean.

Nazional katolizismoaren ideiak inposatu ziren eta haiekin batera aurretik kendutako sinboloak. Irakasleek diktadurarekin bat egin behar izan zuten derrigor. Eskola izenez aldatu zuten, “Dr. Gandasegui Eskola Nazionala” eman zioten.

 

60. hamarkadan

Hezkuntza sistema, diktaduraren krisia eta sozial eta kultur aldaketak direla medio, orduko beharrizanetara egokitu behar izan zen. Ehun urte baino gehiago zuen heziketa publikoaren legeak Hezkuntzako Lege Orokorrari utzi zion lekua. (1.970 urtean). Hark denontzako eta 16 urte bete arte derrigorrezko hezkuntza bermatzen zuen.(O.H.O). Eskolari, berriro, izena aldatu zioten: “ Dr. Gandasegui neska mutilen eskola”. Lehendabizi neska eta mutilen ahotsak entzun ahal izango ziren gela berean.

 

Diktadorea hiltzean

Estatua demokraziaren bidetik abiatu zen. Eskolak ere bat egin behar zuen giza aldaketekin eta, ondorioz, hezkuntza sistema berri bat ezarri zen. Partehartzea eta gestio demokratikoa urratzeko lege berria jarri ziren indarrean. LODE(1.9859,LEPV (1.993), LOGSE (1.990) eta LOE izeneko lege berria.

LEPV legearekin eskolak gaur egungo izena hartzen du: Gandasegi Eskola Publikoa , alegia.

20. hamarkadan hezkuntza elebiduna egiteko ahalegin ustelen gainetik euskaraz irakatsi ahal izango da.Gandasegi eskolak luzaroan isilarazitako ahotsak berreskuratu zituen, euskaraz berba egiten zituztenenak.

XXl. mendean munduaren hainbat herrialdeetatik etorritako ahotsak entzuten ditugu. Haurren ahotsak ongi etorriak izango dira beti gure eskolan.

Egungo gizarte digitalean hezkuntza garapen motor nagusienetariko bat dugu. Hezkuntza berriak, gelako ormak apurturik giza talde guztien laguntza behar du, hau da, familiena, instituzioena eta komunikabideena besteak beste. Aurrera egiteko elkarrenganako konfidantza ezinbestekoa zaigu.