Proiektua
Gandasegiko Eskolako Hekuntza Komunitateak bere egiten ditu euskal eskola publikoa berezkoak dituen ezaugarriak. Galdakaoko hezkuntza beharizanei erantzun nahi dizkiegu eta, halaber, haren eguneroko bizitzan parte hartze bizia eta arduratsua izan nahi dugu.
Guztion partaidetza eskatzen duen eskola hezkuntzak lortu nahi ditugun helburuez gogoeta egitera bultzatu gaitu.
Ikasle bakoitzaren berezitasunetatik abiatuta ikasle hori pertsona aske eta autonomoa eraikitzen laguntzea dugu gure zeregin nagusia.
Xede nagusi hori lortzeko halabeharrezkoa zaigu errespetuzko, elkarrenganako konfidantzazko eta ardurazko klima sustatzea. Eskolan norbera baliotsua sentitzea abiapuntutzat hartzen dugu gizabanako bakoitzak ondore ona izan dezan.
Lan hau garatzeko gurasoen eta beste hezkuntza eragileen laguntza eta denok konpartitzen ditugun baloreekin konpromezua beharrezkoak dira . Errespetua, inklusioa, erantzunkizuna eta autonomia, gure hezkuntza jardueraren zutabeak dira